Gaur osatuko dira torneoko final laurdenak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 30a, 02:00

Beste fase bat gaindituko du gaur, Tilos 7 Pasa txapelketak. Final zortzirenetako azkeneko partiduak jokatuko dira arra­tsaldean; biak ere, maiatzaren 12an atzeratu zirenak. 18:45etan hasiko da aurrenekoa, eta or­du­betera, 19:45etan, jokatuko dute bigarrena.

Hamasei bikote bakarrik
Eta gaurko irabazleekin, osa­tu­ta geratuko da final laur­de­ne­tako koadroa. Dagoeneko egin dute zozketa, zeinek zei­nen kontra aritu beharko du­en jakiteko, eta ostegun hone­tan bertan ekingo diete fase berriari, txapelketako hama­sei bikote onenek.
Bi partidu izango dira oste­gunean, eta beste seiak, dato­rren astelehen, asteazken eta ostegunean jokatuko dira.

HURRENGO PARTIDUAK

Gaur (atzeratutako final zortzirenak)
18:45, Irazustabarrena-Arrieta/Iruretagoiena-L. de Arenaza (1)
19:45, Alvarez-Salgado/Manterola-Arandia (2)

Ekainak 2, osteguna
18:45, Del Horno-Unda/Zabala-Urdanpilleta
19:45, Aroztegi-Aroztegi/Lujanbio-Gartzia

Ekainak 6, astelehena
18:45, Gaurko irabazlea (1)/Magi-Txema
19:45, Galdos-Elizazu/Lizasoain-Otaegi

Ekainak 8, asteazkena
18:45, Ruiz-Arluziaga/Ramos-Zubimendi
19:45, Loran-Loran/Mendizabal-Etxeberria

Ekainak 9, osteguna
18:45, Kere-Gurru/Elejalde-Navarro
19:45, Goia-Zurutuza/Gaurko irabazlea (2)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!