180 proposamen jasota, bi astetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 30a, 02:00

Orain bi aste abiatu zen Her­na­ni Erabaki prozesua, herri­tarrek parte hartzeko 2017ko Udal Aurrekontuetan. Eta ordu­tik, «ekarpen asko» jaso ditu Udalak; guztira, 180 propo­sa­men bildu dituzte.
«Horre­ga­tik, zorionak eman nahi diz­ki­e­gu herritarrei. Gure aurtengo asmoa da, prozesu herrita­rra­goa lortu eta herri­ta­rrek ikus­tea egitasmo hau beraien behar eta gogoak ase­tzeko tresna gisa. Partehartze eta proposamen kopurua iku­sita, lortzen ari gara», azpi­ma­rratu dute.

«Herritarrek ezagutzen dituzte beharrak hobekien»
Udalak uste du, herritarrak di­rela «egunerokoan Herna­ni­ko beharrak hobekien ezagutzen dituztenak. Egunero ibili eta erabiltzen dituztelako kaleak, zerbitzuak, gogoak. Pixkanaka guz­tion artean eztabaida he­rri­tar hau sustatzen ari gara. Zeintzuk dira Hernanik dituen behar nagusiak? Zer hobetu daiteke nire ustez?».
Horregatik, herritarrak ani­matu nahi dituzte, «bide hone­tan jarraitzera» eta 2017ko aurre­­kon­tuetan sartzeko mo­du­­ko proposamenak egitera: «Her­­na­ni hobe bat sortzea guztioi irekitako bidea dela ulertzen dugulako, proposa­menak egi­te­ko gonbitea luzatu nahi dizugu».

Azkeneko bilerak, aste honetan
Proposamenak egiteko, hiru aukera dauzkate herritarrek; batetik, auzo eta eraikin publi­ko­etan dauden postontzietan; bestetik, erabaki.hernani.eus web orriaren bitartez; eta az­ke­nik, auzoetako bilera irekietan. Aste honetan egingo dituzte azkenekoak: gaur, Portuko auzo elkartean 19:00etan; etzi, Gabriel Zelaian 18:00etan, eko­nomia eta ingurumenari bu­ruzko proposamenak egiteko; ostegunean, Karabeleko auzo elkartean, 20:00etan; eta azke­na ostiralean, 18:00etan Bite­rin, kultura eta kirolari buruz­koak egiteko.
Ekainaren 5era arte izango dute aukera herritarrek, pro­po­samenak egiteko, buzoietan zein web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!