Giza katea egingo dute gaur, Donostiako Onkologikotik Gipuzkoa plazara, osasunaren alde eta erraustegiaren kontra. Hernaniarrek, Astoria kafetegitik Easo plazara doan zatia osatuko dute. Easo plazan bertan jarri dute zita, goizeko 11:30etan, eta behin prestatuta, lekukoa eramango dute, giza katean barrena. Bukatzeko, ekitaldia izango da Gipuzkoa plazan, 13:30etan.
EGITARAUA
11:30, Easo plazan elkartu.
11:45, Giza katea osatzen hasi.
12:00, Lekukoa abiatuko da Onkologikotik.
12:30, Lekukoa Gipuzkoa plazara iritsiko da.
12:30, Kantariak, margolanak, jokuak, batukada... Gipuzkoa plazan.
13:00, Ekitaldia, Foru Aldundiaren eraikinaren ondoan.
13:30, Amaiera.