Errepertorio alaia, dantza eta jolaserako doinuekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 29a, 02:00

Ikasturteko azkeneko kon­tzer­tua eskainiko dute gaur, Hernani musika eskolako txis­tulariek. Eguerdiko 12:30etan izango da, udaletxekoa arkupeetan, eta bat egingo dute gaurko saioan, musika eskolako txistulari beteranoenek eta gaztetxoek.
Bereziki aukeratu dute pie­za sorta, gainera: «herria festa giroan murgiltzen ari dela eta, errepertorio alaia prestatu dugu, txistu bandarako doinuz osatutakoa. Dantza eta jo­la­serako doinuak izango dira nagusi», azaldu dute.

Hamabi pieza, gustu eta dantza guztietarako
Guztira, hamabi piezako egitaraua prestatu dute, gustu eta dantza guztietarako: Sagar­dorik onena, A mi tierra vasca, Minuetoa, Hondarribia, Baran­bio, Jokatxoak, bi herri dantza (Brokel dantza eta Baztango sagar dantza), hiru herri kan­ta (Ume eder bat, Gure kuadrilan eta Txantxibirin), eta Men­dizaleak pieza jotzen bukatuko dute kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!