Osasunaren alde eta erraustegiaren kontra, giza katea egingo dute bihar, Donostiako Onkologikoan hasita, «ez dugulako han bukatu nahi», eta Gipuzkoa plazaraino.
Goizeko 11:30etatik 12:15etara izango da, eta ondoren, ekitaldia egingo dute plazan bertan, 13:00etan.
Hernaniarrek, Astoria kafetegitik Easo plazarako zatia izango dute. Parte hartzeko, bonoak eskuragarri daude Lurreko dendan, doan.