«Zure herria ezagutzen duzula uste duzu? Hernani ezagutzen duzula uste duzu? Galdera horiek luzatu zizkigun herritar talde batek, eta bixita gidatua egin ziguten Kaxkoan barrena, gutxien ezagutzen diren xehetasunak erakusteko», azaldu du Orain Hernanik.
Eta bixita horretatik atera zuten, gainontzeko herritarrei hori dena erakusteko proposamena. Horrela, egitasmo bat jarri du martxan Orain Hernanik, Facebookeko orrialdean.
Argazkia komentatzeko gonbitea, herritar guztiei
Egunero, argazki ezberdin bat argitaratuko du Orain Hernanik Facebooken, arratsaldeko 20:00etan, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte, parte hartu eta dakiten guztia konpartitzera: tokia, zer den...
«Batzuetan begiratu bai baina ikusten ez dugulako ideiari helduta, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure Kaxkoa hain berezia egiten duen joku honetan».