Artzai txakur txapelketa eta kronoeskalada, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 28a, 02:00

Ardi, artzai, txakur eta txi­rrin­dulari, denetik izango dira gaur, Hernaniko Gazte Olinpiadetako partehartzai­leak. Bi proba egingo dituzte: artzai txakur txapelketa goi­zean, igerileku irekietan, eta kronoeskalada arratsal­dean, Pipiritako aldapan.
Goizeko 11:30etan jarri du­te elkartzeko zita, igerile­ku irekietan bertan, eta eguer­di­ko 12:00etan hasiko da proba. Talde bakoitzetik, zortzi la­gu­nek hartuko dute parte: sei ardi (begiak tapatuta), artzai bat eta txakur bat. Aurreratu dute, asko baloratuko dutela mozorrotuta joatea.
Artzaiak gidatuta, ibilbi­de­a osatu beharko du artal­deak, baina txakurrari ezker, eskubi, aurrera eta atzera hi­tzak esan gabe.

Bazkaria igerilekuetan, eta kronoeskalada gero
Eguraldi ona egiten badu, igerilekuetan bertan bazkal­duko dute elkarrekin, bakoi­tzak eramandakoarekin, tri­ki­tilari eta jolasekin. Eta on­doren, Piripitara abiatuko dira elkarrekin, arratsaldeko proba egitera.
Kronoeskaladan, talde ba­koitzeko lau kide ariko dira bizikleta hartuta: bi mutil eta bi neska. Piripitako alda­pa igo beharko dute laurek, eta kontutan hartuko da, taldeko azkenaren denbora. Talde bakoitzak, irteera ordu bat izango du finkatuta, eta kaskoa derrigorrezkoa da.
Bi talde onenen artean, finala jokatuko dute gero, eta batera abiatuko dira biak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!