Arratsaldeko 20:30etan hasiko da azkenean, ordu erdi atzeratuta, arazo batzuk tarteko. Baina ez dio hutsik egingo Kantuz abesbatzak, bere egunari.
Milagrosa kaperan ospatuko dute Kantuz Eguna, eta kontzertu berezi bat eskainiko diete bazkideei, eta baita kaperara agertzen diren herritar musikazaleei ere. Guztiei luzatu diete gonbitea.