Akordeoi saio berezia izango da gaur Milagrosan, maila haundiko bi akordeoilariren eskutik: Maria Zubimendi zumaiarra, eta Maria Mogas kataluniarra. Arratsaldeko 19:00etan eskainiko dute kontzertua, hiruna piezarekin: Mogasek, Me-A-Ri, Pas a pas eta Cuatro sonatas joko ditu; eta Zubimendik, Arinka, Seis miradas sobre... eta Le grand tango.
Kontzertuan parte hartuko dute, baita ere, Christian García del Campok eta Pablo Dávilak Mogasekin; eta Gorka Catedianok, Agate Amilibiak eta Jon Ansorena txistulari hernaniarrak Zubimendirekin.