ECO Rally Vasco Navarroren VIII edizioa burutu zen aurreko asteburuan Gasteizen, eta Hernaniko Volvo Auto Suecia kontzesionarioak eta Errenteriako Don Bosco Institutuak sortu duten taldeak bigarren postua lortu zuen, kontsumo moduan. Real Automovil Club vasco Navarrok (RACVN) antolatzen duen proba da hau, eta Ordezko Energiaren Munduko Txapelketaren barruan dago.