Anartz Artola hernaniarra, bosgarren Zegama-Aizkorriren ibilbide motzean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 28a, 02:00

Aurreko astean jokatu zen Zegama-Aizkorri lasterketa ospetsua, eta bertan izan ziren hainbat hernaniar. Horien artean, Anartz Artola korrikalariak Zegama-Aizkorriren ibilbide motza, 10,5 kilometrotakoa, egin zuen, eta bosgarren iritsi zen helmugara. 47 minututan egin zuen 16-18 urte bitarteko gazteentzat bereziki prestatutako ibilbidea, sailkapen orokorrean bosgarren izateaz gain, 16 urteko aurrena izan zen, baita bigarren euskalduna ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!