Urumeako kontakizunak, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 28a, 02:00

Urumea ibaiak bustitzen di­tuen herrietako testigantza eta bizipenak biltzen ditu Ni, Urumea dokumentalak. Ibai­ak merezi duen protagonismoa du bertan, eta baita ere naturak eta inguruko hiri­gint­zak ere. Bertako gizakiek duten harremana ere bildu dute dokumentalean: arrantzaleak, basozainak, kirolariak eta beste hainbat lekukoren bizipenak, kondairak eta anek­dotak kontatzen dira. Herriz herri ari dira proiektatzen, eta ereñotzuarrek ekainaren 3an izango dute ikusteko aukera, 19:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!