Hernani Errotzenek antolatuta, Erdi Aroko azoka jarri dute Kaxkoan, asteburu osoan zehar. Atzo dagoeneko, aukera izan zuten produktu berezienak eskuratzeko: gaztak, txutxeriak, pastelak, bitxiak, jantziak, xaboiak, belarrak...
Eta ikusi eta erosteko bakarrik ez, jolasteko ere badaukate tartea, txikienek. Egurrezko jokuak eta jostailuak jarri dituzte Plazan, eta atzokoan, ederki ibili ziren haur eta gaztetxoak, beraien abilezia praktikan jartzen eta erakusten.