Alebin mailako Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren jardunaldia izan zen aurreko asteburuan Hernaniko kiroldegian, eta Gipuzkoako 20 bat taldek hartu zuten parte. Horien artean zeuden, noski, judoka hernaniarrak. Oso emaitza onak lortu zituzten denek, eta taldeka, hirugarren postua lortu zuten, bai neskek baita mutilek ere.