Astigarraga eta Hernaniko AEK euskaltegietan ireki dute aurrematrikula egiteko epea; ekainaren 19ra arte izena ematen dutenek, hainbat abantaila izango dituzte. Batetik, %5eko deskontua, matrikularen prezioan, eta, bestetik, ordainketak egiteko epe malguagoa. Gainera, irailaren 26a baino lehen ikastaroa ez egitea erabakiz gero, aurrematrikularen %100 bueltatuko da.