Alebinen mailan, txapelketarik garrantzitsuena izango da jokoan gaurkoan. Euskadiko Eskolarteko XXXV. Kirol Jokoak jokatuko dira Artxandan, eta Uraitz Berotaran hernaniarra bertan izango da, 400 m estilo proban. Bi jardunaldi izango dira: 10:00 eta 16:30etan.