Eskolako festa, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 28a, 02:00

Ikasturte bukaera gertu dagoela eta, festa egingo dute gaur zortzi, ekainaren 4an, Astigarragako Herri Eskolan. Goizeko 10:00etan hasita, denetik izango da: olinpiadak ikasleen artean, margotzeko txokoa, ikasleen judo eta dantza erakustaldiak, argazkilaritza eta sormen tailerreko ikasleen erakusketa, haur eta helduen bikotekako krosa, bazkaria eta karaokea eta diskofesta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!