Santio jaietako Gazte Egunerako kamisetak aterako ditu Gazte Asanbladak, eta logoa aukeratzeko, lehiaketa jarri du martxan. Asteartean bukatuko da parte hartzeko epea; astiarrakogaztiak@gmail.com helbidera edo Astiarrako Gazte Asanblada facebook orrira bidali behar dira lanak. Aurtengo gaia, euskera da; «euskera salbu ikusi arte, ezteu moztuko bizarra!», eta feminismoarekin lotu daitekeela azaldu dute. Irabazleak, 3 lagunentzako otordua irabaziko du, Lizeaga sagardotegian.