Mikel Goenaga Telletxea, orain gutxi hildako Astigarragako apaiza omentzeko ekitaldi berezi bat prestatzen ari da Sorabilla elkartea; ekainaren 5ean izango da, Murgiako jauregian, eta astigartar guztiak eta Goenagaren lagunak gonbidatu dituzte bertara.
Horregatik, gaur arte argazki, bideo eta Goenagarekin lotutako lanei buruzko dokumentuak bilduko dituzte, Bukoi eta Ikatza tabernetan edo sorabillaelkartea@gmail.com.