Errefuxiatuentzako bilketa gaur, azokan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 28a, 02:00

Astigarragako guraso ba­tzuek bat egin nahi izan dute Greziako Chios uhartean Intxaurrondoko Gastronomia elkarteak martxan jarritako Zaporeak proiektuarekin;  helburua da Siriako gerratik ihes egin eta Grezian, kon­tzentrazio eremuetan daudenak laguntzea. 
Horregatik, bilketa egingo da Astigarragan; gaur Aniz­ta­sun Azokan jarriko dute postua, eta datozen egunetan, As­tigarragako Herri Eskolako sa­rreran ere kaxak jarriko dira. Era berean, ekainaren 4an, Ikastola Egunean, Foru Plazan egingo dute bilketa.

Jakiak eta bestelakoak 
Bildu nahi diren produktuak hauek dira: hortzetako pasta eta eskuilak, jaboi pastilla neutroak, haurrentzako pardel eta toallitak, haurrentzako esne-hautsa eta zerealak, pasta eta lekaleak.
Bestalde, diruz lagundu dai­teke: Kutxabank, 2095 5011 80 9115250322; edo Laboral Kutxa, 3035 0103 88 1030035880.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!