Garatearekin batera, Espainiako Openeko bueltako partidua jokatuko du bihar Gurutzealdek Iruñean, 10:30etan, Arbizu eta Zabalzaren kontra. Joanekoan bezala, irabaztea izango du helburu astigartarrak. Bestalde, ostegunean Eneko Maizen kontra 40-34 irabazi zuen Gurutzealdek Euskadiko Txapelketan, eta hurrengo jardunaldia irabaziz gero, finalera pasako da. Espainiako Openean ere, bakarka, txapela lortzeko lehian sartzea du helburu.