Emarriko neskak, Bilboko paretetan zintzilik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 28a, 02:00

Bilboko Alhondiga edo Azkuna Zentroan, PROTOTIPOAK. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa antolatu dute, eta bihar arte, hainbat erakusketa ikusteko aukera izango da. Tartean, Julian German argazkilari ingelesaren Basque Work & Play erakusketa. Eta hara non, sorpresa atsegina hartu dute Astigarragako Emarri taldeko neskek; izan ere, erakusketa horren barruan, haien argazkia topatu dute Bilboko kaleetan zintzilik. Deialdia ere egin diete herritarrei, horrelako besterik aurkituz gero facebookera igotzeko #emarritaldea traolarekin, edo bidaltzeko emarritaldea@gmail.com helbidera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!