Bi Kirol Egun antolatu ditu kiroldegiak datorren astean, haur eta helduentzako. Parte hartu nahi duenak kiroldegian eman behar du izena.
Haurrak, aurrena
Aurreneko Kirol Eguna ostirala izango da; arratsaldeko 16:45etan haurren zunba erakustaldia izango da; 17:00etan jump fit; 17:15etan gimnasia erritmikoa; eta 17:30etan, jump fit saio irekia.
Arratsaldeko 18:00etan, berriz, helduen hipopresibo saioa izango da, eta 19:00etan bosu extreme.
Igandean, goizeko 10:00etan hasiko dira saioak: ziklo indoor maratoia, grouppole zirkuitoa, jump fit eta familiarentzako irristaketa jolas gidatuak.