Gasolindegia egiteko bidean, aurrerapausu bat gehiago emanen dute gaur goizuetarrek: batzar eratzailea deitu dute. Goizeko 11:00etan izanen da eskolako jangelan, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Bazkide egin nahi dutenei, deia
Batzarrera azaldu beharko du kooperatibako bazkide izan nahi duenak: «oso garrantzitsua da hasieratik ahalik eta bazkide gehien egitea, finantziazioa lortzeko babesa baita hori». Bertaratu ezin dutenek, sare sozialetan, kafetegian edo estankoan eskuragarri dagoen orria bete dezakete, eta botoa delegatu.
Kooperatibako bazkide egiten denak, 90 euroko ekarpena eginen du, eta horren truke, abantailak izanen ditu gasolindegian.