Suhiltzaile boluntarioak dituzten zazpi udalerrik, tartean Goizuetak hitzarmena berritu zuten Nafarroako Gobernuarekin, maiatzaren 18an. Nafarroako Larrialdi Agentzia desagertu egin denez, hitzarmen berria Nafarroako Barne Zuzendaritza Nagusiaren egitura berrira egokitu da.
Goizuetan 34 boluntario
Zazpi udalerritan dauden parke hauen jarduera diruz lagunduko du Nafarroako Gobernuak, 191.000 eurorekin. Laguntzak balioko du: funtzionamendu, aseguru, ekipamendu, instalakuntza hobekuntza, eta larrialdietako ibilgailu eta beste ekipoen erosketetarako. Nafarroan 141 suhiltzaile boluntario daude eta 226 ateraldi egin zituzten joan den urtean. Boluntario horietatik 34 Goizuetakoak dira; anbulantzia-garraiorako laguntzaileak barne.