Musika eta antzerkia, sagastiek inguratuta

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 28a, 02:00

Murgiatarren familia eta Santiomendiko baserriko familia izango ditu protagonista gaur, 17:30etatik aurrera Sagardoetxeako sagastietan antzeztuko den lanak: Luis eta Eugeniaren bikiak.

Ezkontzaren ondoren, bataioa
Lehengo urteko antzezlanaren jarraipena izango da gaur­koa. Lehengo urtean, mar­kesaren alaba eta San­tio­mendiko semea ezkondu egin ziren, eta aurtengoan, senar-emazteek bikiak izan dituztela antzeztuko da, eta bataioa eta festa haundia izango dira, ospatzeko. 
Antzerki musikatu honekin, bukaera emango dio Sagardoetxeak Sagastiak Loretan  udaberriko jaialdiari.

50 aktore eta musikari inguru
Emanaldia Sagardoetxeako sa­gastietan egingo da, eta aur­ten ere, Norberto Alman­doz Musika Eskolako ikasleek, Antzerki Eskolakoek eta As­tigar dantza taldeko dantzariek hartuko dute parte;  guztira, 50 bat, aurten ez baita abesbatzarik izango. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!