Asteburu ia borobila izan da Goizuetako pilotarientzat pasa berri dena. Jokatutako hiru partidutatik bi txapel eskuratu zituzten goizuetarrek. Kadetetan, Antton Apezetxeak jantzi zuten txapela, Iruñako Mataren huartearraren kontra 18-4 irabazita. Gaztetan, Iker Salaberria izan zen onena, 22-8, P. Etxeberriaren kontra. Prebenjaminetan ordea, Xanet Apezetxeak 11-16 galdu zuen Beteluko Nazabalen kontra.