Emakumeak eta pelota uztartuko dituen festa izango da gaur Tilosetan. Emakumea pelotarik antolatuta, esku pelota jaialdia izango da arratsaldeko 16:00etan hasita; euria egiten badu, kiroldegian jokatuko da.
Bost partidu izango dira jokoan, eta ia guztietan hartuko dute parte Hernaniko pelotariek. Hurrenez hurren, aurreneko lau partiduetan hauek izanago dira hernaniarren aurkariak: N. Sagarna-A. Artetxe; A Gaztelu-I. Etxeberria; N. Iturain-H.Oroz; A. Calvo- A. Jaka. Azken partidua goi mailakoa izango da, eta noski, goi mailako pelotariek jokatuko dute: I. Agirre eta M. Arrillagak neurtuko dituzte indarrak, M. Mendizabal eta P. Espinarren kontra. Partidu hauetaz eta gehiagotaz gozatzeko aukera izango dute beraz, gaurko festan parte hartzera gerturatzen direnek.