Udalerri euskaldunen festa ospatuko dute gaur Leitzan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 28a, 02:00

Goizuetar eta aranoarrek hitzordu garrantzitsua dute gaur Leitzan:  Udalerri Euskaldunen Eguna antolatu du UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunita­teak. Aurten gainera, 25garren urteurrena ospatuko dute, beraz, urte borobila izatea nahi dute. UEMA 76 udalerrik osatzen dute, eta  tartean daude Arano eta Go­i­zue­ta. Antolaketa lana Leitzako Udalari tokatu zaio aurten, eta prentsaurrean azaldu dutenez, festa herrikoia izatea dute helburu: «ekitaldi herrikoia egin nahi dugu, festa eta aldarrikapena uztartuz. Festa, udalerri euskaldunek herri honi egin dioten ekarpena gogoratzeko, eta 25 urtean egindako lana eta bidea aitortzeko. Aldarrikapena, euskaraz bizi nahi dugula gogoratzeko eta udalerri euskaldunok babes berezia eta hizkuntza politika au­rrerakoia merezi dugula esateko». 

GAURKO EGITARAUA

09:00, Diana txistulariekin. Herrian zehar.
10:00, Arnasguneen tailerra. Atekabeltzen.
10:00, UEMAren Batzar Nagusia. Udaletxean.
11:30, Herrien arteko kirolak. Plazan.
12:30, Ekitaldia: ‘Udalerri euskaldunak, 25 urte euskara hauspotzen’, Leitzako Aurrera dantza taldearen eta Jeiki abesbatzaren laguntzarekin..
13:15, Flash moba ‘Euskara hauspotzen’.
14:30 Bazkari herrikoia.
Bazkalostean kantaldia, Angel Maizkurrena abeslariarekin.
18:00 Haurrentzako ikuskizuna: DJ Porru (Kiliklon ekoizpenak).
19:30 R Ke R elektrotxaranga, herriko 
kaleetan zehar.
23:30 Kontzertua: Lur J eta Akort. Atekabeltz gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!