Herriarteko Txapelketari hasiera bikaina eman dio Astigarragak. Andoainen kontra jokatu zuen lehengo asteburuan, eta hiru partiduak irabazi zituzten: nagusietan, Loidi eta Santxezek 15-22; jubeniletan, Oiarbide eta Expositok, 7-22; eta kadeteetan, Urdangarin eta Olarrak, 13-22.
Gaurkoan, bueltako partiduak jokatu beharko dituzte, arratsaldeko 19:30etan hasita, Astigarragako frontoian. Etxean eta jarraitzaileen babesarekin, lehengo asteko emaitzak errepikatzea izango dute helburu.