Borroka Astea langileek, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 27a, 02:00

Bihar hasi eta datorren ostiralera arte, Borroka Astea deitu du LAB sindikatuak. Manifes­ta­zioa egingo dute Bilbon, bihar arratsaldeko 17:30etan hasita, eta datorren astean pres­tatu dituzte langileen bo­rrokarako ekintzak, Hernanin eta inguruko herrietan.
Horrela, elkarretaratzeak izango dira Hernanin (Zinko­e­nean), Usurbilen eta Lasarten, astelehenean 19:30etan.
Ostegunean, berriz, mahai ingurua antolatu dute Biterin, 19:00etan, eta bertan hartuko dute parte LABek, Ernaik, Bil­gune Feministak eta Sortuk.
Ostiralean, bukatzeko, kotxe karabana abiatuko da Usurbil­go Ingemarren aurretik, goizeko 10:00etan; eta manifestazioa izango da Lasarten, arratsaldeko 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!