Ekainaren 1ean, RCP Eguna ospatuko du DYAk, eta horren bueltan, doako jarduerak egingo dituzte Gipuzkoa osoan, bihotz-biriken erreanimazio teknikak erakusteko.
Horietako bat, Hernanin bertan izango da, bihar goizean. Goizeko 10:00etan hasi eta 13:00etara arte, erreanimazio ikastaroa eskainiko dute, doan, Atsegindegin.
Ikasteko, 10 minutu nahiko
Postua jarriko dute bertan, nahi duten guztiek ikasteko erreanimazioaren oinarrizko mugimenduak: «oso erraza da BBS edo RCParen teknika, 10 minutu besterik ez dira behar asimilatzeko, nahiz eta aurretik osasun formakuntzarik ez izan. Edozeinen eskura dago», animatu dituzte herritarrak.