Gartxotekin kantu afaria, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 24a, 02:00

Ekainaren 4 eta 5ean izango dira Osiñagako jaiak, eta aurre­rapen gisa, kantu afaria antolatu dute larunbat honetan, Gar­txo­tekin. Arriatsu Eskolan izango da, eta ostiralera arte dago izena emateko epea, telefonoz: 636 253 981. Igandean, berriz, jaietako egitarauak banatuko dituzte, eta ekainaren 5eko bazkarirako izenak jaso, etxez etxe. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!