Hitzaldia antolatu du gaur, arratsaldeko 18:30etan Biterin, Agifes elkarteak. Nekane Azuabarrenak eskainiko du, eta indar eta oreka emozionalari buruz ariko da elkarteko psikologoa: Bizitza ez sufritzeko artea. Gaztelaniaz emango du hitzaldia.
Bertan emango ditu, eraldaketa pertsonala eta egonkortasun emozionala lortzeko jarraibideak, eta azalduko du, nola saihestu dezakeen sufrimendua, ohiturak aldatzeak: «urteen poderioz pilatzen ditugun eta sufrimendua sorrarazten diguten frustrazioek, ezinegon emozionala eta nahasmen psikikoak eragin ditzakete. Horren aurrean, denborarekin gorde ditugun pentsamendu, konbentzionalismo eta sinismen irrazionalak eraldatzea beharrezkoa da», dio Azuabarrenak.
Saioa, ‘Mintzatuz osatu’ kanpainaren barruan
Gaurko hitzaldia, Mintzatuz osatu sentsibilizazio kanpainaren barruan antolatu du Agifesek, eta baita kazetaritza lehiaketa ere, Gipuzkoan hedapena egiten duten komunikabideak saritzeko: Kazetaritza eta Buru Osasuna. Helburua da, buru gaixotasunaren tratamendu egokia egiten duten lanak errekonozitzea.