Alfonbra gorri eta guzti, zinema bihurtuko dute Plaza

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 26a, 02:00

Gaueko 21:15etan irekiko di­tuz­te Tilosetako ateak, Plazara sartzeko, eta gala berezi bat aurkituko dute bertan, herritarrek. Gazte Olinpiaden La­bur­metrai txapelketaren ekitaldi berezia egingo dute gaur, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte, bertaratzera.
Ateak ireki eta 22:00etara bitartean, musika eta pintxoak egongo dira, gala girotzeko, eta orduan hasiko dira emanaldiak: gaueko 22:00etan argiak itzali, eta ekitaldiari hasiera emango diote, Ekipo A telesaileko musikarekin.
Hala ere, ordu laurden lehenago eskatuko diete bertaratuei, lekua hartzen joan daitezen.

Hamaika film labur, ikusgai
Olinpiadetako probetako bat izan da laburmetrai txapelketa, eta taldeek, binaka egin behar izan dute labur bana. Horrela, hamaika labur egin dituzte guztira, eta guztiak ja­rriko dituzte ikusgai gaur.
Hona­koak dira laburren gaiak: Sidreros go home; Ba­rrendero baten goizeko istorio­ak; Munizipalak sagardotegi garaian; Equipo de investigación: Zer dago Tilosetako kiosko azpian?; Parranda eta geroko makinak greban; Hernanin Lege Lehorra; Psikologo bat gi­mnasioan; Olinpiadetan do­pin kasua; Rafak tranpak jarri ditu jardinean; Jeke batek Herna­niko kiroletan inbertitu du; eta Zerbait izugarria aurkitu da Santa Barbarako lakuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!