Lehen sektorekoei deia, gaurko saiora

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 26a, 02:00

Topagunea egingo dute gaur, arratsaldeko 18:00etan Gabriel Zelaia eraikinean, eskualdeko lehen sektorea indartzeko hel­buruarekin. Eta horretarako, sektoreko eragileak bertan iza­tea nahi dute. Guztiei luzatu die­te gonbitea, saioan parte hartzeko.
Beterriko tokiko garapen zerbitzuak jarri du martxan proiektua, lehen sektorean be­rrikuntza soziala sustatze­ko, eta hori diseinatzeko, sektore­ko eragileen partehartzea bi­la­tu nahi du. 

Lehen sektorea indartzeko, proiektu eta lan ildo zehatzak finkatu nahi dituzte, gaurko saioan hasita.


Lanbidek finantzatuko du proiektua, eta bi aholkularitza enpresarekin elkarlanean era­mango dute aurrera: Hiritik at eta Ximaur.

Prozesu kolektiboan sartuta
Duela lau hilabete hasi ziren lantzen, lehen sektorea sus­pertzeko azterketa eta ekintza plana. Orain, prozesu ko­lek­tibo batean sartu dira. Ekoiz­le, kontsumitzaile eta eragileekin ari dira lanean, agroe­ko­lo­gia­ren eta km0 filosofiaren ikus­pegitik, sektorea nola indartu ikusteko.
Egoeraren diagnosi bat osa­tu dute, eta eskualdean mar­txan dauden ekimen interes­ga­rriak ere jaso zituzten, api­rilean Astigarragan egin zuten foroan.

Proiektu eta lan ildoak zehaztea, hurrengo pausoa
Hurrengo pausoa, epe motz zein ertainera proiektu eta lan ildo zehatzak finkatzea izango da. Horretarako aurreneko zita, gaur arratsaldean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!