Eskualdeko lehen sektorea indartu eta suspertzeko helburuarekin, proiektu zehatzak erabaki eta plan bat diseinatu nahi dute Beterrin. Eta horretarako, arloko eragileen partehartzea nahi dute.
Beraz, saioa antolatu dute bihar, arratsaldeko 18:00etan Gabriel Zelaia eraikinean, eta eragileei luzatu diete deia.
Eskualdeko garapen zerbitzuak bultzatu du ekimena, eta duela lau hilabete hasi ziren lehen sektorea suspertzeko azterketa eta ekintza plana lantzen. Orain, prozesu kolektibo batean daude murgilduta, eta horretan, sektoreko eragileen partehartzea nahi dute.