Fresnesera martxa ostiralean, «nahikoa dela esateko bertatik»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 02:00

Itziar Morenorekin elkartasunez, gose greba hasi zuten Fresneseko espetxeko euskal preso politikoek, tartean Uga­itz Errazkin hernaniarrak; eta Tilosetan, Elkartasun Gunea antolatu dute, bat egiteko.
Horren bueltan, bere «el­kar­­tasun osoa» adierazi nahi izan zien Sortuk atzo, eta «euskal preso politikoei ezartzen zaien isolamendua salatu», azaldu zuen Amaia Izko bozeramaileak, prentsaurrean.

«Esango diegu, espetxe politika kriminalarekin amaitzeko ordua dela»
Elkartasun ekintza ugari anto­latu dira egunotan, eta hu­rren­goa, ostiralean izango da: Fres­nesera martxa egingo dute, eta hainbat herritatik abia­tu­ko dira autobusak. Her­nanin, Atsegindegitik aterako da bat, 21:00etan. Txartelak salgai daude, Garinen.
«Dozenaka lagun abiatuko dira Parisera, bertatik bertara esateko nahikoa dela, espetxe politika kriminalarekin amai­tzeko ordua dela», aldarrikatu dute: «inoiz baino beharrezkoagoa da indarrak batzea. Pre­sio sozial zein politikoan au­rre­rapausoak ematen jarrai­tu beharra dago, Estatu espaini­ar eta frantziarrek mendeku po­litikak bazter ditzaten».

ELKARTASUN GUNEKO EGITARAUA, GAUR

11:00, Kedada, gunean.
12:00, Kaxkoan bueltaxka.
14:00, Bazkaria, gunean.
16:00, Kedada, gunean.
20:00, Elkarretaratzea, gunean.
20:15, Mahai ingurua: presoak eta legediak.
Ondoren, gaua pasa, gunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!