Kultur ondarea jasotzeko, tailerra

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 02:00

Hernaniko kultur ondarea modu sistematikoan jasotzeko, egitasmo berri bat jarri nahi du martxan Udalak, eta horretarako, uste du derrigorrezkoa dela herritarren partehartzea: «izan ere, askok, ba­koitzak bere arloan, lan haundiak eta lan asko egin dituzte», azaldu dute.

Biterin zita, 19:00etan
Hori horrela, tailerra antolatu dute gaur Biterin, arratsaldeko 19:00etan, eta dei egin diete herritarrei, bertaratzeko.
Ondare materialaz gain, materiagabea, ahozko tradizio eta folklorea ere bildu nahi ditu, guztien informazioa jaso eta konstantzia edukitzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!