Atzo hasi zen Hernani hitzetan kultur arteko astea, Goiz Eguzkiko parkean, eta gaur emango diote segida, bi zitarekin. 19:30etan, Leokako labaderoan izango da: parte hartuko dute, Alicia Ardanaz, Itziar Rekalde eta Martha Escudero kontalariek, Celia Okon eta Joana Ortega musikariek, eta Izaro Auzmendi eta Tseel Buted aurkezleak. Emanaldiak iraun bitartean, 19:15etatik 21:30etara, moztuta egongo da Larramendi kaletik Portura doan bidea.
Eta 22:00etan, berriz, gaztetxean izango da zita: Ilargia hitzetan, mikrofono irekiko saioa. Aurretik, Honduraseko pintxoak egongo dira.
Biharko, gonbidapenak
Bihar, berriz, Biterin eskainiko dute emanaldia, 18:30etan, eta bertan egoteko, gonbidapenak eskatzea beharrezkoa da. Informazio gehiago, Udal Liburutegian edo Amherren.