Hainbat bide mozketa, igandeko lasterketarako

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 02:00

Eternal Running, 10 kilo­me­tro­tako oztopo lasterketa egin­go da igandean Astiga­rra­gan, eta udaltzaingoak ja­ki­narazi du trafikoan hain­bat aldaketa izango direla.

Mozketak, Oialumetik Arrobitxulora
Joankittene Plazatik abiatuko da lasterketa, eta beraz, ezingo da bertan aparkatu. Era berean, 10:30etatik 11:10 ingurura, lasterketaren ha­sie­ran, itxita egongo da Joankittene eta Arrobitxulo ar­teko ibilbidea. Arro­bi­txu­lo­ko ko­txe­ek Donostia Ibil­bi­de­tik egin beharko dituzte sartu-ir­te­e­rak, 12:00ak arte, eta las­ter­keta bukatu arte, Ergobiako poligonotik.
Bestalde, Tranbia Bidea moztu egingo da 11:00etatik 14:30ak arte. Aiotzategi, Er­go­bia eta Tranbiako bizi­la­gu­nek Ergobiako errotonda era­bili beharko dute, eta Kontxa Etxe­berria kalekoek Astiga­rra­ga aldeko bidea, Ergobiara joan gabe. Era be­re­an, 11:00e­tatik 12:00etara itxi egingo da Zubigain pasea­le­kua, eta Oialume Bidea ere itxi egingo da, Ergobiako errotondatik Eguskitza etxera. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!