Murgiatarrak eta Santiomendiko familia batuko dituen antzezlana, dantzak eta musikak jantzia

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 02:00

Sagastiak Loretan, uda­be­rri­ko jaialdiari bukaera ema­teko, aurten ere antzer­ki musikatua antolatu du Sa­gardoetxeak.
Larunbat honetan an­tzez­tuko dute Luis eta Eu­ge­nia­ren bikiak obra, 17:30etan hasita Sagardoetxeako sa­gas­tian, Astigar dantza tal­deak, Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek eta Antzerki eskolako ikas­leek.

Karmen eta Juantxo bikien bataio festa
Badira urte batzuk Sagar­doe­txea ikuskizun hau an­tolatzen hasi zela. Hasieran, kontzertua ematen zen sagastietan, baina azken hiru urtetan, antzezlan baten eszenatoki bihurtu da in­gurua, herriko kultur tal­deen parte hartzeari esker.

Lehengo urteko istorioari jarraipena emango diote larunbatean.

Lehengo urtean, Murgia  familiaren jauregiko Mar­ke­saren familia eta San­ti­o­mendiko baserri bateko fa­milia baten istorioa kontatu zuten, eta aurten jarraipena emango diote istorioari. Izan ere, iaz  Luix, Asti­ga­rra­gako Goikoe­txea base­rri­koa eta Eugenia, Marke­sa­ren alaba ezkondu ziren, eta aur­ten, bikiak izango dituz­te:  Juantxo eta Karmen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!