Astelehenean hasita, Aniztasun Astearen hirugarren edizioa ospatzen ari dira Astigarragan. Denetik izango da, larunbatera bitartean.
Argazkiak, musika, jakiak eta tailerra
Astelehenean jarri zen martxan argazki erakusketa, herriko tabernetan; larunbatera arte, garapen herrialdeetan Udalak laguntzen dituen proiektuak ezagutzeko aukera izango da.
Bestalde, bihar, pintxopotea egingo da, eta musika izango da tabernetan.
Ostiralean, berriz, Xurrumurruen kontrako tailerra antolatu dute 17:30etan hasita, Gaztelekuan.
Bukatzeko, hainbat herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izango da larunbateko azokan, eta Burubeltz kalejira ere ibiliko da herrian zehar.