Zinegotzien kode etikoa eta 5 mozio, onartuta

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 02:00

Plenoa egin zen udaletxean, pasa den larunbatean. Guz­tira, 17 puntu landu zituzten bertaratutako EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko zinegotziek.
Onartutako gaien artean izan ziren Udala eta Aldundia eta Udala eta Jaurlaritzaren hitzarmenak, informazioa trukatzeko; edota hainbat mozio, etxebizitza duinaren alde, di­ru-sarrerak ber­ma­tzearen al­d­­e, edota Siriako errefuxiatu­en al­de.

Zinegotzien kode etikoa eta Udalbiltzako ordezkariak
Bestelako gaiak ere landu ziren, eta baita aho batez onartu ere, zinegotzien kode etikoaren kasuan. Hala ere, puntu batzuen interpretazioan desadostasunak izan ziren.
Bestalde, EAJ eta EH Bil­duren aldeko botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin onartu zen Udalbiltzako ordezkarien izendapena: EH Bilduko Andoni Gartzia eta Ione Olaziregi. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!