Laburmetraien gala ostegunean, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 24a, 02:00

Olinpik Movies, Olinpiadetako Laburmetraien Gala egingo dute ostegun honetan, Plazan. Bertan jarriko dituzte, laburren txapelketako lan guztiak, 21:15etan hasita, eta ondoren, sariak banatuko dituzte. Guz­tira, bi ordu eta erdi inguruko saioa izango da.
Ez da nolanahiko gala izan­go, gainera. Alfonbra gorri eta guzti errekonozituko di­tuz­te labur onenak, eta emanaldirako, pantaila haundiak jarriko dituzte.

Herritar guztiei, gonbitea
Gazte Olinpiaden barruko pro­ba izan da laburmetraien txapelketa, baina etziko galara, parte hartu duten gazteak bakarrik ez, herritar guztiak gonbidatu dituzte.
Ostegunean, eguraldia la­gun izatea espero dute, eta bes­te­la, ostiralera atzeratuko lu­ke­te. Orduan ere txarra egin­go balu, berriz, Atsegin­de­gi­ra mugituko dute gala, ostiralean bertan. Printzipioz, ostegunean daukate zita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!