Aurreneko ipuinak gaur, Goiz Eguzkiko parkean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 24a, 02:00

Kultur arteko astean sartuko da Hernani gaur, Hernani hi­tze­tan lelopean, eta Goiz Eguz­kin egingo dute aurreneko gel­dialdia, herrialde askotako poema, ipuin eta kantuekin.

Kontalari, dantzari eta musikariak, elkarrekin
Arratsaldeko 18:30etan jarri dute zita, egoitzaren kanpoal­deko parkean. Herritar guztiei zuzendutako saioa izango da, eta hamar lagunek hartuko dute parte: Idoia Sanchez, Ma­ryam Idira eta Itziar Rekalde izango dira ipuin kontalariak; Zara eta Firuza Zaynieva kon­talari eta dantzariak; Celia Okon eta Joana Ortega Barre­ne­txea musikariak; eta Kaylee Vasquez, Ulziibayr Tsetsegen eta Bouchra El Baghdadi ariko dira aur­kezle lanetan.

Leokan eta gaztetxean, bihar
Bihar jarraituko dute kontake­tek, eta zita bikoitza izango da: Leokako labaderoan aurrena, arratsaldeko 19:30etan; eta gaztetxean ondoren, gaueko 22:00etatik aurrera.
Leokan, ipuinak, poemak eta musika elkartuko dituzte, eta  emakumeen eta poesia­ren arteko lotura landuko dute, ahozko irakurketen bitartez.
Gaztetxean, berriz, Ilargia hitzetan saioa egingo dute, mi­krofono irekiko gaueko ema­naldia, hain zuzen ere.
Igandera arte izango dira ekintza gehiago, Biterin, gaz­te­txean eta Ereñotzun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!