Goiz-pasa koloretsuan, Nereren diseinuak egin zuen dir-dir

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 02:00

Astigarte elkarteak erakusketa jarri zuen larunbatean, ikasturtean zehar ikasleek egindako margo eta artelanak ezagutzera emateko. Era berean, elkartearen logotipoa berritzeko lehiaketa egin zen, eta Nerek diseinatu eta marraztutakoa izan zen irabazlea. Horrez gain, tailerretan ikasi eta gozatzeko aukera izan zuten txikienek, eskuak ederki zipriztinduta!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!