Herriarteko txapelketan estreinatu zen Hernani larunbat iluntzean, eta hasiera bikaina izan zuten pelotariek. Adunarrei 1-2 irabazi zieten: 22-9 galdu zuten Garikoitz Arizmendi eta Oihan Zugasti kadeeteek; Xabat Pagola eta Ioritz Berasarte jubenilek 21-22, irabazi; eta seniorretan, Paul Ojuel eta Eneko Aizpitartek 4-22, txikitu zituzten Iraola eta Otegi. Horrela, beraz, asteburu honetako etorriko partiduan abantaila txikiarekin jokatuko du Hernanik.