Hiru bilera, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 23a, 02:00

Proposamenak jasotzeko fasean dago murgilduta Hernani Erabaki, eta horretarako, beste hiru bilera egingo dituzte aste honetan hiru auzotan: gaur Kaxkoko bizilagunekin izango dira, 20:00etan; etzi, Florida-Etxeberrin, 19:30etan; eta ostegunean, Lizeagako auzotarrekin, 20:00etan. Horrez gain, edonork aurkeztu dezake bere proposamena ekainaren 6a baino lehen, herriko hainbat puntutan dauden buzoien bidez, erabaki.hernani.eus web orrian dagoen imprimakia betez, edota egunotan dauden bileretara joanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!