donostia 2016ko Mugalariak programaren barruan, hainbat sorkuntza egonaldi antolatu dira. Horien artean, Iparraldeko Elirale konpainiarekin, Hernaniko ikasleek Biterin burututakoa.
Inmakulada, Elizatxo, Langile eta Urumea eskoletako 5-6 urteko ikasleek hartu zuten parte. Denera 200 bat ikaslek izan zuten aukera Elirale konpainiaren Oa-Huetak ikuskizunaren prestaketa ikusteko.